Puigdemont: «Ez naizela matxino bat esan du Alemaniak»

2018ko urriaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuak Suitzako Crans Montana Foroan parte hartu zuen atzo. Foro horrek mundu osoko agintariak, agintari ohiak eta finantza eta enpresa munduko pertsona boteretsuak bildu ohi ditu. «Alemaniako Justiziak argi esan du ez naizela matxino bat. Zergatik daude preso pertsona batzuk Alemaniak ikusten ez duen krimen batengatik?», galdetu zuen osoko bilkuraren aurretik eman zuen hitzaldian. Puigdemontek autodeterminazio eskubidea defendatu zuen «gatazkak eragozteko» irtenbide gisa. «Ez da bidezkoa eskubide hori soilik onartzea gerra egin duten nazioei edo elkar hil dutenei. Alderantziz izan beharko luke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.