BARTZELONA.Kataluniako 2023ko aurrekontuetarako ituna sinatu zuten, atzo, PSCk eta ERC Esquerra Republicanak. Joan den abenduan En Comu Podemekin ere egin zuten akordioa subiranistek; beraz, parlamentuan bozkatzen dituztenean aurrera egingo dute aurrekontuek, hiru indarren artean 74 parlamentari dituztelako —68 behar dira gehiengo osoa edukitzeko—
«Ez da legegintzaldi akordio bat», adierazi zuen Salvador Illa PSCren liderrak. Izan ere, aurreko urrian JxC JuntsPer Catalunyak gobernutik alde egin zuenetik, gutxiengoan ari da gobernatzen ERC. «Ez da ohikoa Generalitateko presidenteak eta oposizioko liderrak akordio bat sinatzea aurrekontuen gaian», zehaztu zuen Illak.
Marta Vilalta ERCko bozeramaileak nabarmendu zuen bere alderdia gai dela «edozeinekin» akordioak lortzeko. Albert Batet JxCko talde parlamentarioko buruarentzat, itun horrekin «Kataluniako hirukoa» itzuli da.
PSCk eta ERCk aurrekontu ituna sinatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu