Liskarrak ez dira Iranen amaitzen. Milaka manifestari elkartu ziren atzo Iraken, lehen ministro independente baten eske; horrez gain, hark hauteskunde aurreratuetara deitzea nahi dute, Nazio Batuen Erakundeak gainbegiratuta. Irakeko segurtasun indarrek gogor erantzun zuten, eta negar gasa eta soinu bonbak jaurti zituzten manifestarien aurka; oldarraldiak hildako bat eta gutxienez hamabost zauritu eragin zituen. Iragan azaroaren 1ean lehertu ziren protestak Bagdaden, eta bi hilabete pasatu dira Adel Abdelmahdi lehen ministroak dimisioa eman zuenetik. Era berean, Muqtada al-Sadr xiiten buruzagi erlijiosoak elkarretaratze jendetsuak iragarri ditu datorren asterako, atzerriko tropen presentzia «arbuiatzeko» asmoz.
EI Estatu Islamikoko buruzagi erlijioso bat atxilotu zutela ere jakinarazi zuten atzo: Abdul Bari esaten zioten.
Protesta jendetsuak Bagdaden
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu