Presidentetzarako bozetan, Le Pen eta Bayrou ere bai

2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nicolas Sarkozy eta François Hollanderekin batera, Marine Le Pen eskuindarrak eta François Bayrou zentristak eman dute izena hauteskundeetarako. Martxoak 19ra arte dago hautagaitzak aurkezteko epea. Le Pen eskuin muturreko Fronte Nazionala suspertzen saiatu da bere aita Jean-Marie enblematikoa eta «oinarrizko baloreak» goraipatuz—oraindik ez dituela beharrezko 500 hautetsiren sinadura lortu esan du—. Duela hilabete batzuk bigarren itzulira igaro zitekeela esan bazuten ere, indarra galdu du. Bayoruk, berriz, ezustea eman zuen 2007ko bozetan botoen %18 eskuratuta. Orain %12 eta 14 artean ematen diote. Lehen itzulia apirilaren 12an izango da, eta bigarrena maiatzaren 6an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.