Presidentetza hauteskunde aurreratuak egingo dituzte gaur Abkhazian

143.000 herritarrek parte hartu ahal izango dute; hiru hautagairen artean aukeratu beharko dute

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Gaur egingo dituzte presidentetza hauteskundeak Abkhaziak, Georgiatik lortutako independentziaren hirugarren urteurrenean. Hauteskundeak aurreratu behar izan dituzte, Sergei Bagapx aurreko burua ezustean hil baitzen maiatzean. 143.000 herritarrek baino gehiagok parte hartu ahal izango dute, eta hiru hautagai dituzte aukeran: Sergei Xamba lehen ministroa, Alexandr Ankvab jarduneko presidentea eta Raul Jadzhimba oposizioko burua.

Inkesten arabera, Xambak irabaziko du. Berriki istripu larri bat izan badu ere, parte hartuko duela berretsi du, eta irabaziz geroAbkhaziak Errusiarekin duen aliantza mantenduko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.