Presidentetza bozak, egunik gabe

Asteazkenean ziren egitekoak Burundiko hauteskundeak, baina gobernuak atzeratu egin ditu

Erredakzioa
2015eko uztailaren 11
00:00
Entzun
Burundiko presidentetza bozak ekainaren 26tik uztailaren 15era aldatu zituztenean, atzerapen gehiagorik ez zutela onartuko ohartarazi zuen gobernuak. Baina, bozetarako bost egunen faltan, berriro atzeratu behar izan dituzte. Oraingoz, ez dute zehaztu noiz aukeratuko duten presidentea. EAC Afrika Ekialdeko Komunitatearen eskariz atzeratu dituzte bozak bi aldietan. Bi asteko atzerapena eskatu du EACk, baina hori «ezinezkoa» dela erantzun dio Burundiko Gobernuak: presidenteak kargua abuztuaren 26an hartu behar duela-eta, legez gutxienez hilabete lehenago hautatuta egon behar dela.

Pierre Nkurunziza presidenteak hirugarren agintaldira aurkeztea erabaki ondotik sortu ziren liskarrak Burundin. Konstituzioak eta gerra zibilari (1993-2005) amaiera eman zioten Arushako akordioek bi agintaldiko muga zehazten dute. Apiriletik, hamarnaka lagun hil dituzte segurtasun indarrek, estatu kolpe saio bat ere izan zen, eta 100.000 herritar inguruk Burunditik ihes egin dute Ruanda, Tanzania eta Kongoko Errepublika Demokratikora, errepresio politikoaren beldur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.