Bolivia
Presidentearen dimisioa eskatzeko kalera gero eta jende gehiago ateratzen ari dela esan du oposizioko buruak
Boliviako MAS alderdiko eta oposizioko buru Evo Moralesek gaur adierazi duenez, La Paz hiriburuan "lasaitasun erlatiboa" badago ere, Gonzalo Sanchez de Lozada presidentearen dimisioa eskatuz kalera gero eta jende gehiago ateratzen ari da. Bolivian piztu den gatazkari "irtenbidea emateko era bakarra" presidenteak bere kargua uztea eta batzar eratzaile bat abian jartzea da, Moralesen iritziz. Dagoeneko 58 boliviar hil dira kaleko enfrentamenduetan, eta sindikatuek greba mugagaberako deia egin dute.
Oposizioko buruak mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Orain dela hilabete errepideak ixten hasi ziren gas naturalaren esportazioaren aurka eta harrezkero, gero eta indar gehiagorekin daudela nabarmendu du Moralesek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu