PPk 'B kutxa' bat izan duela aitortu du Barcenasek

2021eko otsailaren 4a
00:00
Entzun
MADRIL. PPk legez kanpoko finantzaketa sistema bat izan zuen 1982 eta 2009 artean, Luis Barcenas alderdiko diruzain ohiak Espainiako Fiskaltzari aitortu dionez. Hala adierazi zuten atzo Espainiako hainbat hedabidek, informazioa aitorpenaren idatzian baieztatu dutela ziurtatuta. Horien esanetan, Barcenasek fiskaltzari adierazi dio Mariano Rajoy Espainiako presidente ohi eta PPko buru izandakoak bazuela alderdiaren B kutxaren berri, eta hari buruzko dokumentazioa suntsitu zuela bere aurrean, diruzainak beste kopia bat zuela jakin gabe. Kopia horren zati handi bat bere emaztearen bulegotik lapurtu ziotela gaineratu zuen.

Astelehenean hasiko da PPren legez kanpoko finantzaketari buruzko epaiketa. Barcenas da auziko akusatu nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.