Poloniak eta Txekiak estrategia bateratua izango dute AEB Ameriketako Estatu Batuek bi herrialdeetan ezarri nahi duten misilen aurkako basearen inguruan. Besteak beste, esperientzia eta informazioa trukatzeko asmoa dute. Honela, Varsoviak eta PragakWashingtonen aurreanproposamen bateratua aurkeztuko dute. Donald Tusk Poloniako lehen ministroak eta Mirek Topolanek Txekiako lehen ministroak hartutako erabakiaren berri eman dute Pragan egindako bileran.
Tuskek aditzera eman duenez, misilen aurkako basearen inguruan hartu beharreko erabakiak Poloniaren, Txekiaren eta AEBen kontua dira. Horretarako poloniarren, txekiarren eta estatubatuarren oniritzia beharko dute. Hala ere, erabaki horiek gainerako herrialdeentzat ahalik eta argi eta ulergarrienak izan daitezen saiatuko direla adierazi du Tuskek.
AEBek gaizkiaren ardatzaren kontra egiteko ezarri nahi dute misilen aurkako basea. Zehazki, Txekian misilak detektatzen dituen radar bat eta Polonian hamar misil-jaurtigailu jartzeko asmoa du. Errusiak ez du begi onez ikusten AEBen plana eta Poloniarekin krisi diplomatikoa ekarri du horrek.
POLONIA, BERME ESKE. Errusiarekin duen krisi diplomatikoaren eta AEBetako bozetan 2009an gertatuko den gobernu aldaketak sortzen dizkion zalantzen ondorioz, Poloniako lehen ministroak bermeak eskatu dizkie AEBei misil-jaurtigailuak Polonian jartzearen truke. Analista politikoen arabera, Tuskek segurtasun eskaera egin duenean egiaz Poloniako armadari armamentu militarra eta gudu hegazkin modernoak ematea galdegin du. Horren harira, Pragako bileran Tuskek eskerrak eman dizkio Topolani, AEBei egindako eskaeraren inguruan ulerkorra izateagatik.
Poloniak eta Txekiak bat egingo dute misilen auzia kudeatzeko
Varsoviak eta Pragak informazioa trukatu ondoren, gaia AEBekin eztabaidatuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu