Pinok dio «dena» egingo lukeela Espainiarengatik
2011 eta 2016 artean Espainiako Barne Ministerioak Poliziaren jarduna modu alderdikoian moldatu ote zuen ikertzeko, Eugenio Pino Poliziaren nagusietako bat zena galdekatu zuen, atzo, kasua ikertzen ari den Espainiako Kongresuko batzordeak. Kataluniako Parlamentuko ikerketa batzorde batek dio Pino arduraduntzat zuen Operacion Catalunya deitutakoak erreferendum prozesua deuseztatzea zuela helburutzat. Pinok atzo esan zuen «dena» egingo lukeela Espainiarengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu