Petrok elkarrizketa hasiko du FARCeko disidenteekin
BOGOTA. Kolonbiako Gobernuak FARCeko disidenteekin elkarrizketa bat hasiko duela iragarri zuen atzo Gustavo Petro herrialdeko presidenteak. «Bigarren bake prozesu bat» hasiko du 2016an bake ituna sinatu ez zuen FARCen adarrarekin. Fiskal nagusiak taldeko 19 kideren atxilotze agindua indargabetu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu