Perun, eskuineko aurkari baten zain dago Castillo
LIMA. Peruko presidentetzarako bozen lehen itzulia egin zuten atzo, eta, IPSOS etxearen zenbaketa azkarraren arabera, Pedro Castillo ezkertiarra (botoen %18,1) eta Keiko Fujimori eskuindarra (%14,5) igaroko lirateke bigarren itzulira. Zenbaketa ofizialen arabera ere —botoen %64 zenbatuta—, Castillo lehen postuan (%16,5) dago. Alberto Fujimori presidente ohiaren alaba, berriz, hirugarren (%13), Hernando de Sotoren (liberala, %13,3) atzetik, eta Rafael Lopez Aliaga (kontserbadorea, %12,8) gertu duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu