Peruk Alberto Fujimoriren agerraldia atzeratu du
LIMA. Alberto Fujimori kartzelan dagoen Peruko presidente ohiaren defentsak habeas corpus-a eskatu du, eta atzo ziren epailearen aurreko agerraldia egitekoak. Alabaina, Peruko Auzitegi Konstituzionalak atzeratu egin du agerraldia bi aldeen onarpenarekin, eta ez du egun berririk jarri. Presidentetzarako hautagaia da Keiko Fujimori alaba, eta igandeko bozetan ez eragiteko hartu dute erabakia bi aldeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu