BARTZELONA. PDeCAT Alderdi Demokrata Europar Katalanak ezohiko asanblea batera deituko du irailerako, eta bilkura horretan erabakiko du alderdia desegin edo ez.
Indar politiko horretako iturriek Europa Press albiste agentziari azaldu diotenez, ez dute «presarik estrategiaren inguruan eztabaidatzeko», eta hilabete honetan egoera aztertuko dute iraileko bilkurara begira. Kontuan hartuko dituzten aldagaietako bat alderdiaren egoera ekonomikoa izango da, iturri horien arabera.
PDeCATek ez zuen ordezkaritzarik lortu 2021ean Kataluniako Parlamenturako egindako hauteskundeetan, ezta aurtengo uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako bozetan ere.
PDeCATek irailean erabakiko du desegiteaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu