Patrick Poivre d'Arvor akusaziopean ezarri dute, bortxaketagatik

Badu hiru urte haren kontrako lehen salaketa ezarri zuela Florence Porcel kazetariak. Geroztik, gutienez hamasei salaketa ezarri dituzte gizonaren kontra, eta dozenaka lekukotasun eman. Salatu dutenen artean da Nora Arbelbide BERRIAko kazetari izana.

SEXU ERASOAK - PATRICK POIVRE D'ARVOR
PPDA salatu duten emazteak lekukotasuna ematen, Mediaparten egoitzan.
Oihana Teyseyre Koskarat.
2023ko abenduaren 19a
21:30
Entzun

Akusaziopean ezarri dute Patrick Poivre d'Arvor 'PPDA' kazetari frantses ezaguna. Florence Porcelek ezarri zuen lehen salaketa PPDAren kontra, 2021eko otsailean, bortxaketagatik: 2004an eta 2009an jasan zituen bortxaketengatik, zehazkiago. Geroztik, Frantziako Me Too afera handienetakoa bilakatu da: gutxienez 24 emaztek ezarri dute haren kontrako salaketa -hamabik bortxaketagatik-, eta 50 dira haren kontrako lekukotasuna eman dutenak polizia etxean. Nora Arbelbide BERRIAko kazetari izandakoak jazarpen sexualagatik salatu zuen. Bada, Porcelen kasuko 2009ko bortxaketa kontuan hartuta, epaileak erabaki du akusaziopean ezartzea Poivre d'Arvor.

"Azkenean". Horiek izan dira haren kontrako salaketak ezarri dituzten emazteek sare sozialetan zabaldu dituzten lehen hitzak. Porcelek egun jakin du akusaziopean ezarri dutela, abokatuen bidez. 2004ko bortxaketa salaketarengatik, berriz, lekuko parte hartzaile gisa ezarri du PPDA epaileak -Frantziako zuzenbidean lekukoaren eta akusaziopean ezarria denaren arteko estatus berezi bat da-. Zehaztekoa da 2009ko kasuarentzat prokuradoreak ez zuela beharrezkoa ikusten akusaziopean ezartzea, baina, epaileak hala egitea erabaki du. Hala ere, ez du kontrol judizialpean egon beharko. Poliziak abiatutako ikerketak aitzina segituko du.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.