PARISKO AKORDIOA

2017ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
2015eko abenduan 195 estatuk adostu eta sinatu zuten Klima Aldaketaren Aurkako Parisko Akordioa, eta egun 147k berretsi dute; AEBek 2016ko irailean egin zuten bat. Iazko azaroaren 4an sartu zen indarrean.

Zer adostu zuten?

Tenperatura globalaren igoera bi gradu baino gehiagokoa ez izateko konpromisoa hartu zuten, eta 1,5 gradukoa izateko ahalegina egitekoa. Herrialde bakoitzak bere barne egoeraren araberako plan bat aurkeztu zuen, berotegi efektuko gasen isurtzea murrizteko. Akordioaren garapena bost urtean behin berrikusiko dute, 2023an hasita. Horrez gain, garatzen ari diren herrialdeei 2020ra arte urtero 90.000 milioi eurorekin finantzatzea adostu zuten.

AEBen konpromisoak

2025erako, isurketak %26 eta %28 artean murrizteko konpromisoa hartu zuen Barack Obama aurreko presidenteak —2005. urteko isurketa mailak abiapuntu hartuta—. Garatzen ari diren herrialdeei bideratutako laguntzaren inguruan, AEBek 890 milioi euro eman die egun arte.

Akordiotik ateratzeko aukerak

Bi aukera ditu Donald Trump

presidenteak AEBak Parisko Akordiotik ateratzeko. Batetik, hiru urte iraungo lukeen prozesu formala abiatzea. Bestetik, UNFCCC Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmenetik ateratzea, urtebete iraungo lukeen prozesua abiatuz —oinarri izan zen Pariskoa adosteko—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.