ISLAMABAD. Erresuma Batura joan zenetik ia lau urte igaro diren honetan, Nawaz Xarif hiru alditan Pakistango lehen ministro izandakoa (1990-1993, 1997-1999 eta 2013-2017) jaioterrira itzuli zen atzo, datorren urteko urtarrilean egitekoak diren hauteskunde orokorretan Musulmanen Liga-Nawaz alderdiko hautagaia izateko intentzioarekin.
Ustelkeria leporatuta, 2018an hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Urtebete geroago, baimen bat jaso zuen Londresen osasun arreta jaso ahal izateko, eta han bizi izan da azken urteotan. Bizi guztirako inhabilitatua ere izan zen aurrez, baina haren anaia Xahbaz lehen ministro izan zen garaian (2022-2023) legedia moldatu zuten inhabilitazioa bost urtera murrizteko. Islamabadeko Auzitegi Nagusiak emandako behin-behineko baimen bati esker ez dute atxilotu oraingoan. Pakistanen aurreikusten dute Xarifek datozen egunetan joko duela auzitegietara, berriro hautagai izateko lege bermeak lortzera.
Pakistango lehen ministro ohi Xarif erbestetik itzuli da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu