Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu dute Polonian

Ukrainako inbasioaren ondorioen berri ematen ari zen kazetaria, haren abokatu Gonzalo Boyek salatu duenez

2022ko otsailaren 28a
11:32
Entzun

Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu dute Polonian, gerraren albo ondorioen berri ematen ari zela. Haren abokatu Gonzalo Boyek eman du atxiloketaren berri, sare sozialetan.

Jon Inarritu EH Bilduko diputatuak Gonzalezen atxiloketa salatu du Twitter bidez, «prentsa askatasunaren aurkako erasoa» dela nabarmenduta. Kazetariaren ongizatea bermatzeko eta berehala aske uzteko eskatu die Poloniako agintariei.

Pablo Gonzalez kazetaria da, Eslaviar Filologiako lizentziaduna, eta masterra du Ikasketa Estrategikoetan eta Nazioarteko Segurtasunean. Aditua da Ekialdeko Europako gatazketan. Zenbait hedabidetako berriemaile berezia izan da Ukrainako eta Karabakh Garaiko gerretan. Besteak beste, Naiz eta Público hedabideentzat eta Efe agentziarentzat lan egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.