Pablo Casadok «herrarik gabe» agurtu du PPren zuzendaritza

Alderdiak apirilaren 1ean eta 2an egingo du presidente berria aukeratzeko ezohiko kongresua, Sevillan

Pablo Casado, atzo, zuzendaritzaren bileratik atera ondoren JAVIER LIZON / EFE.
2022ko martxoaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Oraindik PPren presidente dena, Pablo Casado,alderdiaren zuzendaritza nazionalaren aurrean mintzatu zen atzo, eta nabarmendu zuen«herrarik gabe» esango diola agur alderdiari. Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen anaiak kontratu publiko batzuen truke kobratutako komisioak direla-eta PP barruan sortutako gatazkak aurrean eraman du. Casadok adierazi zuen kontzientzia «lasai» duela, «esker onekoa» dela, eta ahalegindu dela «publikokieredugarria» izaten. Bide batez, «zorte ona eta arrakasta» opa dizkio haren lekukoa hartuko duenari.

Itxura guztien arabera,Alberto Nuñez Feijoo Galiziako Xuntako presidenteak ordezkatuko du Casado, datorren apirilaren 1ean eta 2an alderdiak Sevillan (Espainia) egitekoa duen ezohiko kongresuan. Nuñez Feijook Galiziako PPren zuzendaritza bilera batera deitu du gaurko, eta asmo hori iragartzea espero da. Casado ordezkatzeko hautagaiek martxoaren 9ko 20:00ak baino lehenago izena eman beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.