Orhan Pamuk: «Erdoganen gobernua zapaltzailea eta autoritarioa da»

2013ko ekainaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Zapaltzailea eta autoritarioa» izatea leporatu zion Recep Tayyip Erdoganen gobernuari Orhan Pamuk idazle turkiarrak atzo, Hurriyet egunkarian idatzitako iritzi artikulu batean. Idatzi horren bitartez, orain arte protesten alde ez konprometitu izana kritikatzen ziotenei erantzun nahi izan die 2006ko Literaturako Nobel saridunak.

Herritarren eskubideak defenditzeko garaian manifestariek erakutsitako kemenak eta erabakitasunak «etorkizunerako esperantza» piztu diola onartu du Pamukek artikuluan, eta, horretarako, istorio pertsonal bat gogorarazi du: «Istanbulgo Udalak moztu nahi zuen gaztainondo bat defenditu zuen gure familiak behin. Orain, Taksim plaza da istanbuldar guztion gaztainondoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.