Ondasun aitorpena ez egitea egotziko diote Puigdemonti

2018ko maiatzaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Ogasun Ministerioko iturriek Efe berri agentziari jakinarazitakoaren arabera, ondasun aitorpena ez egiteagatik espedientea irekiko diote Carles Puigdemonti. Iturri horien arabera, Puigdemontek hiru hilabeteko epea zuen dokumentazioa aurkezteko, baina tarte horretan ez du halakorik egin—Belgikan dago erbesteratua, iazko urritik—. Horrenbestez, lau urtez kargu publiko baterako inhabilitatua geratzeko arriskua du.

Espainiako Ministroen Kontseiluak hautatuko du kasua aztertuko duen ikerlaria, ziurrenik datorren astean egingo duen bilera batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.