Mundua

Olmertek 250 preso palestinar askatuko dituela hitz eman dio Abbasi

Israelgo Gobernuaren eledun David Bakerrek jakinarazi du Al Fatako presoen askapena, eta musulmanek ospatuko duten Sakrifizioaren Egunaren baitan izango da.

2008ko azaroaren 17a
18:27
Entzun
David Baker Israelgo Gobernuko eledunak jakinarazi duenez, Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak Palestinako Aginte Nazionaleko buru Mahmud Abbasi 250 preso palestinar askatuko dituztela hitz eman dio. Preso guztiak Abbasen erakunde Al-Fatakoak dira. Abenduaren hasieran musulmanek ospatzen duten Sakrifizioaren Egunaren inguruan kaleratuko dituztela adierazi du Baker-ek.

Annapolis-en (Maryland, AEB) orain dela urtebete egin zuten goi-bileraren ondoren antzeko hainbat neurri hartu ditu Olmertek. Helburua Mahmud Abbasen aitzindaritza sendotzea da, Hamas-ekoen aurrean. Hainbat komunikabideren arabera, Jerusalenen egindako bilera baten ondoren hartu ditu neurri horiek Olmertek. Abbasek Israelgo armadak eta Hamas-eko ekintzaileek Gazan dituzten borrokak geldiarazteko eskatu dio Olmerti, bi aldeen arteko su-etena arriskuan ez jartzeko. Horrez gain, Jerusalen Ekialdeko palestinarren etxeak ez eraisteko eskatu dio Olmerti. Azken egunetan hiri horretako agintariek paestinarren etxeen eraispen ugari agindu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.