israel

Olmert Israelgo lehen ministroa, Libanoko gerraren "porrotaren" erantzuleen artean

Winograd epaileak Gobernuak eta Armadak Libanoren kontrako gerran izandako "akatsak" ikertu ditu. Haren arabera, Israelek "presaz eta gauzak ondo antolatu gabe" hartu zuen erabakia.

2007ko apirilaren 30a
18:09
Entzun
Eliahu Winograd epailea Israelgo Gobernuak eta Armadak iazko udaran Libanoren kontrako gerran izandako "akatsak" ikertu dituen batzordeko burua izan da eta, haren ikerketaren arabera, Ehud Olmert Israelgo lehen ministroa, Amir Peretz Defentsa ministroa eta Dan Halutz Armadako jenerala dira "gerraren porrotaren erantzule". Epailearen ustez, Israelek "presaz eta gauzak ondo antolatu gabe" hartu zuen Libanoren kontra egiteko erabakia.

"Oso akats larriak egon ziren, eta Olmert, Peretz eta Halutzek porrot horretan zerikusi pertsonal handia daukate, beste erantzule batzuk ere badiren arren", esan du Winogradek batzordean lehen txostena aurkeztean.

Israel Maimon Gobernuko idazkariak esan duenez, "Olmertek ez du horregatik dimisioa aurkezteko asmorik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.