«Okertuta» Marokok indultua eman zion pederasta atxilotu dute

Protesta handiak eragin zituen 11 adingaberi eginiko abusuengatik zigortutako espainiarra askatu izanak

Erredakzioa
2013ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Marokoko errege Mohamed VI.ak mila preso baino gehiagori indultua eman zien Tronuaren Jaian, eta protesta handiak eragin zituen, indultatuen artean 11 haurri sexu abusuak eragiteagatik 30 urteko zigorra betetzen ari zen espainiar bat zegoelako: Daniel Galvan, Iraken armadako ofizial ohia eta ustez Espainiako zerbitzu sekretuentzat lana egindakoa.

Aurrekaririk gabeko keinuan, indultua bertan behera utzi zuen Mohamed VI.ak, «nahaste batek eragindako okerra» izan zela argudiatuta, eta espetxe zigorra Espainian bete zezan eskatu zuen Marokoko Gobernuak. Izan ere, ordurako Ceutara igaroa zen.

Espainiak Marokon duen enbaxadoreak azaldu du Madrilek «bi zerrenda» eman zizkiola Marokori: bata indultua jasotzeko aukeran ikusten zituzten 15 presorekin, eta bestea, espetxe zigorra Espainian betetzeko eskatzen zuten 33 presorekin. Bigarrenean ageri bide zen pederasta. «Okertuta», Marokok guztiei eman zien indultua. Atzo, Daniel Galvan atxilotu zuten Murtzian (Espainia), eta Auzitegi Nazionalean daukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.