Oinarrizko elikagaiak inoizko garestien, Ukrainako gudagatik

2022ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Goia topatu ezinik dabiltza oraindik munduko oinarrizko elikagaien prezioak. Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen arabera, elikagaien prezioen indizeak marka hautsi zuen martxoan; otsailean baino %12,6 altuago, eta iazko martxoan baino %34 gorago. Munduko Elikadura Programaren arabera, Errusiak Ukrainan hasitako inbasioak erraldoi bilakatu du aurretik elikagaien nazioarteko merkatuan zegoen olatu handia, eta munduko gosete arazoa are gehiago larritu, hornidura eten eta prezioak izugarri puztu baitira. Bete-betean eragiten ari zaie Ekialde Hurbileko eta Afrikako herrialdeei, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.