Mundua

Obamaren osasun erreforma onartu du AEBetako Senatuak

Asegururik ez duten 30 milioi estatubatuar babestu, aseguruak merketu eta aseguru etxeek gaixoekiko dituzten diskriminazioa politikak debekatuko dituzte, besteak beste.

2009ko abenduaren 24a
16:44
Entzun
AEBetako osasun arloa aldatzeko azken oztopoa gainditu du Barack Obama AEBetako presidenteak, berak proposatutako osasun erreforma onartu baitu gaur Senatuak. Aldeko 60 boto jaso ditu eta 39 aurkako. Obamak presidentetzarako kanpainan arlo hori aldatuko zuela ziurtatuegin zuen.

Erreformarekin, asegururik ez duten 30 milioi estatubatuar babestu, aseguruak merketu eta aseguru etxeek gaixoekiko dituzten diskriminazioa politikak debekatuko dituela adierazi du Obamak.

1965. urtetik osasun arloko aldaketarik handiena dela diote adituek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.