inguruMENA

Nola prestatu zuten Lopez Uraldek eta Greenpeaceko beste kideek Kopenhageko ekintza?

2009ko abenduaren 24a
12:17
Entzun
Juan Lopez Uralde euskal herritar eta Espainiako Estatuan Greenpeace ingurumen erakundeak daukan zuzendaria urtarrilaren 7ra arte kartzelan edukiko dute Danimarkan, abenduaren 18an Kopenhagen klima aldaketari buruzko biltzarreko afarian "modu ilegalean" sartu izana egotzita. Taldeko beste bi lagun ere atzeman zituzten horregatik, eta atxiloaldi inkomunikatuan dauzkate. Greenpeacek egindako bideoan ageri da nola prestatu zuten ekintza.

Munduko ehunen bat estatu eta gobernuburu afaltzen ari ziren aretoraino sartu ziren Lopez Uralde eta beste bi lagun, segurtasun neurriak gaindituta. Besteak beste, Angela Merkel Alemaniako kantzillerra, Gordon Brown Erresuma Batuko lehen ministroa, Lula da Silva Brasilgo presidentea, Hugo Chavez Venezuelakoa, Nicolas Sarkozy Frantziakoa eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiakoa zeuden afaltzen, baita Danimarkako Gobernuko eta errege familiako kideak ere.

Atzo Errenterian (Gipuzkoa) Danimarkako kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea egin zuten Ekologistak Martxan eta Greenpeace talde ekologistek. Gutuna ere eman zioten kontsulatuko arduradunei, eta eskatu zieten. Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Arabako Diputatuen Kontseiluak elkartasuna adierazi zioten, herenegun, Uralderi eta gainerako atxilotuei, eta ekintzaileen aurkako akusazioak eta zigorrak neurriz gainekoak direla salatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.