Nigerian hiru lagun hil eta beste 50 bahitu dituzte
ABUJA. Gutxienez hiru lagun hil eta beste 50 bahitu zituzten herenegun Nigeria ipar-mendebaldeko Bagega hirian egindako eraso batean, herrialde hartako gobernuak atzo baieztatu zuenez. Lekukoek Punch egunkariari azaldu zioten erasotzaileek «bereizi gabe» egin zietela tiro zibilei, eta zenbait etxe erre zituztela. Lerro hauek idazterako, inork ez zuen bere gain hartu erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu