Gutxienez 60 lagun hil dituzte igande gauean Nigeriako Kebbi estatuan izandako erasoaldi batean. Tokiko agintariek jakinarazi dutenez, erasotzaileak identifikatu gabeak dira; ez dakite nor diren. Aldiz, zehaztu dute hildako guztiak tokiko milizietako kideak direla. Diotenez, erasotzaileek hainbat pertsona bahitu zituzten aurrena, baita aziendako hainbat animalia lapurtu ere. Horren berri izandakoan, bost herritako milizietako kideek operazio bat abiatu zuten «gaizkile» horiek atzemateko. Gatazka horren ondorioz hil dira horietako 60 inguru.
Kebbiko Poliziako buru Nafiu Abubakarrek adierazi duenez, hiltzaileak Nigerreko operazio militarretik ihesean zebiltzan.