ABUJA. Niger ibaiko ur goraldiaren ondorioz, Nigerian uholdeak ugaritu egin dira iragan aste amaieraz geroztik. Muhammadu Buhari herrialdeko presidenteak herenegun gauean jakinarazi zuenez, joan den ostiralean gutxienez 76 lagun hil ziren ontzi bat urperatu zenean hegoaldeko Anambra estatuan; gainezka zegoen, 85 pertsona baitzeuden horretan.
Herenegun, erreskate taldeek azaldu zuten ur goraldien ondorioz «zaila» izaten ari dela desagerturikoak aurkitzea. «Uraren maila altuegia da», adierazi zion Agence France-Presse agentziari Larrialdien Kudeaketarako Agentzia Nazionaleko hego-mendebalderako koordinatzaile Thickman Tanimuk. Halere, zehaztu zuen bilaketa lanetan jarraituko dutela oraindik ere.
Gobernuaren arabera, gutxienez 300 pertsona hil dira asteotan euriteen ondorioz, eta 300.000 lagun etxerik gabe geratu dira. Gainera, gosete bat gertatuko den kezka sortu da, uholdeek hainbat elikagai eta landa eremu suntsitu baitituzte.
Nigerian 76 lagun hil dira ontzi bat urperatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu