NBEren aurkako protestetan 33 lagun hil dira

2022ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gutxienez 33 pertsona hil eta 170 zauritu dira NBE Nazio Batuen Erakundeak Kongoko Errepublika Demokratikoan duen misioaren aurkako protestetan, lau kasko urdin tartean. Herritarrek ez dute nahi nazioarteko militarrek herrialdean jarraitzerik.

Kongoko presidente Felix Tshisekedik iragarri du NBErekin negoziatzen ari direla, 2024an «apurka» irteten has daitezen. NBEren nazioarteko misioetarako idazkariordearen esanetan, ordea, gatazka amaitzen ez den bitartean Monuscok bertan jarraituko du. Nazioarteko indarrak 1999an heldu ziren herrialdera, eta, egun, 14.000 soldadu dituzte bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.