NBEren arabera, Errusiak gerra krimenak egin ditu
NBE Nazio Batuen Erakundeak Ukrainan ikerketarako daukan misioak ondorioztatu du Errusiak gerra krimenak egin dituela. Erik Mose misioaren buruak NBEren Giza Eskubideen Batzordean atzo zehaztu zuenez, hamasei herritan egin zituzten ikerketak ekainean. Nabarmendu zuen herri horietara mugatu zirela, baina salaketa sinesgarriak jaso dituztela, adieraziz beste toki batzuetan ere molde bereko krimenak egin dituztela. Moseren esanetan, zibilak bortxatu zituzten, torturatu, eta, esaterako, zauriak zituzten buruan, edo ebakiak eztarrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu