NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Malira bidali duen ordezkaritza tuaregen Azawad lurraldeko bi talderekin elkartu da: MNLA Azawadeko Nazioa Askatzeko Mugimenduarekin eta HCA Azawadeko Kontseilu Nagusiarekin. Maliko Gobernuarekin etendako bake elkarrizketei berriro ekiteko prest daudela esan dute horiek. Elkarrizketak «baldintzarik gabea» izan behar duela esan du Gerard Araud NBEren ordezkariak.
MNLAk 2012an Maliko armada bidali zuen Azawadetik, eta independentzia aldarrikatu. Frantziak talde islamisten aurka esku hartu ondoren, ordea, Maliko armada itzuli egin zen, baina Kidal hiria mantendu du MNLAk.
NBEko ordezkaritza bat Azawadeko tuaregekin batzartu da
MNLA eta HCA taldeak prest daude Maliko Gobernuarekin etendako elkarrizketei berriro ekiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu