NBE kritikatu dute Karabakh Garaiko bisitarengatik

2023ko urriaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EREVAN. NBE Nazio Batuen Erakundearen misio bat Karabakh Garaian egon da azken egunetan, eta Azerbaijanen «garbiketa etnikoa legeztatzea» leporatu dio Armeniak. Hori nabarmendu zuen atzo Azerbaijanekin negoziatzeko herrialdeak izendatu duen enbaxadoreak, Edmon Marukianek, X sare sozialean. Egindako bisitari buruzko ohar bat kaleratu zuen NBEk herenegun, eta plazaratu ez duela detektatu ez herritarren kontrako indarkeriarik, ez azpiegitura zibilen kontrako kalterik. Marukianen esanetan, NBEren misio horretako kideek «galarazi» egiten dute «instituzioaren izen ona».

Bestalde, Armeniako Parlamentuak Erromako Estatutua onartu zuen atzo, eta horrek esan nahi du Nazioarteko Zigor Auzitegiaren jurisdikziopean egongo dela aurrerantzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.