MunDUA

Nazioarteak "erronkatzat eta probokaziotzat" jo du Ipar Koreak entsegu nuklearra egin izana

Hiru misil bota ditu gaur, froga gisa. AEBetako presidentearen ustez, "nazioartearen erantzuna merezi du". Nazio Batuen Erakundeak bilera egingo du gaur.

2009ko maiatzaren 25a
13:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Ipar Koreak gaur, froga gisa, hiru misil bota ditu, 2006ko urritik bigarren entsegu nuklearra egin du hala, eta Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak "erronkatzat" jo du, "bakea eta nazioarteko segurtasuna mehatxupean jarri dituelako". Obamaren ustez, "nazioartearen erantzuna merezi du".

Hego Koreak, berriz, "probokazio eta bakearen aurkako mehatxu handi gisa" hartu du Ipar Korearen erabakia.

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluak bilera egingo du gaur, Japoniak proposatuta.

Ipar Koreak apirilaren 5ean kohetea bota zuen -gaurko misilen aldean urrutiago iritsi ohi den motakoa-, eta orduan ere gaitzespenak jaso zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.