Navalniri bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri diote
MOSKU. Errusiako auzitegiek beste behin zigortu dute Aleksei Navalni. Politikari eta oposizioko kideari egotzi diote iruzur «handia» egitea, ustelkeriaren aurkako bere erakundeari dohaintzan emandako dirua desbideratzeagatik. Zehazki, lau iruzur kasu egotzi dizkio epaileak. Fiskaltzak hamahiru urteko kartzela zigorra eta ia 10.000 euroko isun bat eskatu zituen harentzat, eta epaileak bederatzi urteko kartzelaldia ezarri dio. Navalni iazko otsailetik dago kartzelan; hiru urte eta erdiko kartzelaldia ezarri zion Moskuko auzitegi batek, ustelkeria leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu