NATOn sartzea onetsi du Montenegroko Parlamentuak, manifestazio artean

2017ko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PODGORICA. Kalean erabakiaren aurkako manifestazioak zeuden arren, eta barruan oposizioaren gehiengoak saioa boikotatu zuen arren, Montenegroko Parlamentuak herrialdea NATOn sartzeko erabakia hartu zuen atzo; 81 diputatuetatik 46k eman zuten aldeko botoa —gobernuan dagoen DPS Sozialistek Alderdi Demokratikoak gehiengoa du—. Aliantza Atlantikoak maiatzaren 25en duen bileran formalizatuko du 29. kidea bihurtuko den herrialdearen sartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.