Nakba oroitzeko protestak mundu osoan

2021eko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Israelgo Estatuaren sorrera aldarrikatu aurreko asteetan, 1948ko apirilean, milizia sionisteketxetik kanporatu zituzten 700.000 arabiar —gerra aurreko Palestinako herritarren erdiak—, eta gehiengo arabiarreko laurehundik gora herri suntsitu. Gertaera haiei Nakba esaten zaie (hondamendi, arabieraz). Atzo bete zen 73. urteurrena, eta mundu osoan egin zituzten elkarretaratzeak hura gogoratu eta azken erasoaldia salatzeko, besteak beste, Bagdaden, Melbournen, Londresen eta Bruselan.

Euskal Herrian ere egin zituzten manifestazioak. EHko Palestinarekin Elkartasun Mugimenduak deituta, ehunka lagun bildu ziren hiriburuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.