Myanmarko rohingya etniakoek bigarren aldiz egin diote uko aberriratzeari
DHAKA. Bangladeshko ordezkariek atzo adierazi zuten orain arte elkarrizketatu dituzten 195 rohingya familiek ez dutela onartu Birmaniara (Myanmar) itzultzea. 1.037 elkarrizketatu behar dituzte guztira. Rohingya etniako familiak aberriratzeko bigarren saiakera da. Bangladeshek adierazi du prozesuak jarraituko duela elkarrizketa guztiak egin arte, eta gutxienez astebete beharko dutela horretarako. Halere, ez dute uste Bangladeshen porrota denik, Myanmarren arazoa baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu