Munduko Elikadura Programak Palestinako lanak etengo ditu

Mikel O. Iribar.
2023ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Oinarrizko produktuen prezioak igo direnez gero, MEP Munduko Elikadura Programak datorren hilean utziko dio 200.000 palestinarri laguntza emateari; babesa jasotzen dutenen %60ri eragingo die erabaki horrek.

Erakundeak maiatzaren 11n eman zuen albistearen berri, eta, finantzaketarik jaso ezean, erakundeak erabat eten beharko ditu Zisjordaniako eta Gazako operazioak.

Munduko Elikadura Programak %20 murriztu behar izan du laguntza ekonomikoa hilabete honetan, pertsonako 9,6 euroraino. Funtsean, 47,5 milioi euro inguru behar ditu «lehenbailehen», Palestinan elikagai laguntzari eutsi ahal izateko urte amaiera arte.

Segurtasunik eza gero eta handiagoa da, eta horrek muturreko egoera batera eraman ditu Gazako eta Zisjordaniako familiarik zaurgarrienak. Elikagaien prezioen igoera handiaren eta etengabeko ezegonkortasunaren ondorioz, oinarrizko elikagaiak lortu ezinean dabiltza eskualde horietako herritarrak. 1,84 milioi palestinar —biztanleria osoaren %35— elikagai segurtasunik gabe bizi dira; Gazan, zehazki, langabezia tasa %43,3koa da, eta hirutik bik elikatzeko arazoak dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.