Mundo: "Konbentzituta geunden erreferendumera deitzea ez zela delitua"

Carles Mundo Kataluniako Generalitateko Justizia kontseilari zena izan da gaur deklaratzen azkenengoa. Bihar jarraituko dute, 10:30ean.

Hodei Iruretagoiena
2019ko otsailaren 20a
08:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Javier Zaragoza fiskala hasi zaio galdezka Mundori. Diru kontuei buruz galdetu dio gehienbat —diru publikoa bidegabe erabiltzea eta desobendientzia delitua egozten diote Mundori—. "Uste genuen ez zela delitua, eta, gainera, guztiz konbentzituta geunden horretaz. Hori da garrantzitsua", nabarmendu du Generalitateko Justizia kontseilari kargugabetuak erreferendumera deitzeko dekretuaz.

Javier Zaragozaren galderei erantzunez, Mundok esan du irailaren 20ko gertakariez ez duela galderarik erantzungo, ez duelako zerikusirik egozten dioten delituarekin. Beste auzipetu gehienei ez bezlala, Mundori ez diote matxinada edo seidizio deliturik leporatzen.

Aurrerago, hala galdetu dio Mundori fiskalak: "Ez duzu uste Konstituzionalaren ebazpen bati kasurik ez egitea desobedientzia dela?". Kargu hartu dio epaileak, ez duelako zentzurik delitu tipoaren gaineko galderarik. Mundo: "Ni benetan kezkatzen ninduena zen erreferendum hori antolatzeak gasturik ote zekarren Generalitatearentzat. Ziur geunden ezetz".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.