Espioitza delitu bat leporatuta eraman dute Mursi auzitegira, gaur. Mursi Anaia Musulmanak erakunde islamistako kidea da, eta historia egin zuen 2012an, Hosni Mubaraken erregimena erori ondoren (2011) hauteskundeen bidez aukeratu zuten lehenbiziko presidentea izan baitzen. 2013an, ordea, Abdel Fattah al-Sisi mariskala buru zuela armadak estatu kolpe bat eman zuen, eta espetxean sartu zuen Mursi.
Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten presidentetzarako hautagaitza faltsutzea egotzita.
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea izan da mezu bat argitaratu duen lehenbizikotariko nazioarteko agintaria. Anaia Musulmanen aliatua da Erdogan, eta Al-Sisi Egiptoko presidentea kritikatu du. "Gure martiriari Alaren errukia opa diot. Doluminak eman nahi dizkiet haren familiari, senideei eta Egiptoko herriari. Al-Sisi krudelak 50 egiptoar inguru exekutatu ditu".