Mundua

Militarrek hartu dute agintea Fijin

Vorege Bainimarama armadaburuak gobernuburutza zein presidentetza bere gain hartu dituela iragarri du, eta Laisenia Qarase lehen ministroa kargutik kendu duela. Jona Senilagakali izendatu dute behin-behineko lehen ministro. Nolanahi ere, 1997ko Konstituzioak indarrean jarraitzen duela aldarrikatu du.

2006ko abenduaren 5a
11:04
Entzun
Larrialdiako egoerak "behartuta" larrialdiko neurriak hartu behar izan dituela agertu du Bainimarama Fijiko Indar Armatuetako komandateak, botere exekutiboa zein presidentziala bere gain hartzen dituela aldarrikatu ondoren.

Armadaburuak iragarpen hori egin aurretik, Laisenia Qarase lehen ministroak etxean atxilotuta zegoela salatu du, eta soldaduek inguratuta zeukatela bere egoitza. Lehen ministroa ez ezik, hainbat ministro ere etxe horretan dauzkate. Lehen ministro den heinean, "Konstituzioa eta Fijiko demokrazioa partalamentarioa" defensatuko dituela azpimarratu du Qarasek.

Atxilotuta dakaten arren, ez duela Qarase lehen ministroaren kontrako zigor neurririk agintzeko asmorik iragarri du Bainimarama militar buruak, soil-soilik agiten karguak kenduko dizkiola. Era berean, 1997ko Konstituzioak indarrean jarraitzen duela adierazi du. Jona Senilagakali medikua izendatu du behin-behineko lehen ministro.

Fijiko presidente Ratu Josefa Iloilo bat dator, agidenez, estatu kolpearekin.

Fijik 1970ean lortu zuen independentzia, ia mende batez Erresuma Batuaren menpe egon ondoren. Ordutik hainbat gorabehera politiko izan dituzte, besteak beste, jatorri desberdinetako taldeen bizikidetza zailaren ondorioz. Indepedentziaren ondoren, inperio britainiarraren pean Fijira eramandako indiarren ondorengoek boteregune handiak eskuratu zituzten, jatorrizko biztanleen haserrea piztuz. Ordutik, hainbat estatu kolpe izan dira. guztira 890.000 biztanle inguru ditu (%54,3 fijiar; %38,1 indiar, %1,2 rotumar, eta europarrak eta txinatarrak). Gorabehera politiko horiek guztiak izan arren, Ozeano Bareko hegoaldeko herrialde indartsuenetakoa da ikuspegi ekonomikotik. Informazio gehiago Fijilive-en.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.