Milaka rohingya aterperik gabe, sute bategatik

2023ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
DHAKA. Myanmarko agintarien jazarpena dela-eta herrialdetik ihes egin duten milioika rohingya errefuxiatu gisa bizi dira Bangladeshko kanpalekuetan. Horietako batean, Cox's Bazarrekoan, sua piztu zen herenegun, eta milaka errefuxiatu aterperik gabe geratu dira.

Milioi bat errefuxiatu bizi dira kanpaleku horretan. Etxolak banbu egurrez eta plastikoz eginak zeuden, eta sua berehala zabaldu zen. 2.000 bat etxola erre dira, eta 12.000 pertsona estalperik gabe daude orain. Agintariek esan dute inork ez duela min hartu ezbeharrean.

Ez dakite zergatik piztu zen sua, baina halakoak ez dira ezohikoak kanpaleku horretan, etxolak oso estu baitaude. 2021eko urtarriletik 2022ko abendura 222 sute piztu dira rohingyen kanpalekuetan, eta horietako 60 nahita piztuak izan dira.

Bangladeshko hego-ekialdeko Cox's Bazarreko errefuxiatuak egoera oso makurrean bizi dira. MEP Munduko Elikadura Programak emaniko elikagaiei esker bizirauten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.