Ez dezatela gure hizkuntza murriztu! Eskola publikoa eta katalanez. Horixe aldarrikatu zuten milaka lagunek atzo Bartzelonan. Hezkuntzan katalanak pisua galtzearen aurka mobilizatu ziren, eta murgiltze eredua babestu zuten. Antolatzaileen arabera, 8.000 lagun inguru bildu ziren.
Manifestazioa babestu zuten, besteak beste, aFFaC famlia elkarteak, Omnium Culturalek, SEPC ikasleen sindikatuak eta beste hainbat sindikatuk. CUPek ere babestu zuen deialdia.
Duela bi aste ERCk, JXCk, PSCk eta En Comu Podemek murgiltze eredua bermatzeko helburua duen lege proposamen bat aurkeztu zuten Kataluniako Parlamentuan, baina Juntsek atzera egin zuen, katalanaren aldeko erakundeak eta hezkuntza komunitatea aurka agertu zirela argudiatuta.