Yvan Colonnari azken agurra emateko milaka pertsona bildu dira gaur Carghjese herrian, Aiacciutik iparraldeko kostan. Senideek Korsikako banderan bilduta eraman dute militante independentistaren hilkutxa.
Aiacciun jaio zen Colonna, baina 1980ko hamarkadaren hasieran jarri zen bizitzen Carghjesen, familiarekin.
EH Bai alderdiak ordezkaritza bat bidali du uhartera, hiletan parte hartzeko.
ðŸÂÂÂÂŒ¹Agur eta ohore Yvan ðŸÂÂÂÂŒ¹
— EH Bai (@EHBai) March 25, 2022
Euskal Herritik, delegazio bat joan da Cargèsera Yvan Colonnari azken agurra ematera.
Bihar manifestazioa 15:00etan Baionako San Andres plazan
📢Konponbiderako garaia da, Résolution politique maintenant pic.twitter.com/3paNhPopXD
EH Baik manifestazioa antolatu du biharko, 15:00etan, Baionako San Andres plazan. Ezkerreko abertzaleek esan dutenez, «haserre bizia» eragin die Frantziako Gobernuaren azken asteetako jarrerak: «Colonna hil edo biziko egoera batean egon arte itxaron dute haren DPS estatusa edota bere kondena bertan behera uzteko. Zergatik itxaron presoa hilzorian egon arte urrats horiek egiteko?», gaitzetsi zuten.
Bakegileek salatu dutenez, «ezin zaio presoen egoerari konponbiderik atzeman salbuespen neurriak mantentzen diren bitartean». Hala, bihar agerraldi bat eginen dute.
Colonna astelehenean hil zen, Marseillako ospitale batean (Okzitania), 61 urte zituela; ia hiru aste zeramatzan koman, hilaren hasieran Arlesko presondegian eraso egin ziotenetik. Erasotzailea preso islamista bat da, eta esan zuen «profetari birao egiteagatik» jo zuela militante nazionalista.