Migrazioa eteteko, Eslovakiako mugak kontrolpean berriz

2023ko urriaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hamar egunerako, Eslovakiarekin dituzten mugetako kontrolak berrabiatu zituzten atzo Austriako, Poloniako eta Txekiako Errepublikako gobernuek. Hiru estatuetako agintarien arabera, migrazio irregularraren igoerari aurre egiteko hartu dute erabakia, etaposible da hamar eguneko epe hori luzatzea.

Poloniako Barne ministro Mariusz Kaminskik jakinarazi zuenez, azken bi asteotan 551 lagun atxilotu dituzte, muga «modu irregularrean» gurutzatzen saiatzeagatik. Are, hiru estatuek hala adostuta, agente militarrak jarriko dituzte kontrol postuetan, mugazainei laguntzeko. Halere, horien «eskubide eta ahalmen berak» izango dituztela ziurtatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.