Mexikoko armadak bi narkotunel aurkitu ditu AEBetako mugan

2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Mexikoko armadak narkotrafikatzaileek eraikitako bi tunel aurkitu ditu, AEBetako mugatik gertu. Bietako bat oraindik eraikitzen ari ziren narkotrafikatzaileak, eta bestea, erabilgarri zeukatela jakinarazi dute Polizia iturriek.

AEBetatik 200 metrora aurkitu dute eraikitzen ari ziren tunela, enpresa baten azpian. Ustez plastikoak birziklatzen zituen enpresa baten eraikinean 150 metrotako tunela aurkitu dute, eta mugara ailegatzeko 60 metro falta zitzaizkiela argitu du Poliziak. Bigarren tunel bat ere aurkitu dute herrialdearen iparraldean, mugaren bi aldeetara irteera duena. Azken horretan 50 tona marihuanaaurkitu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.