Melillako hesia igarotzean desagertutakoak 70 dira jada

Giza Eskubideen Marokoko Erakundea GKEak jakinarazi du desagertuen artean hamar hildako daudela

2022ko irailaren 11
00:00
Entzun
RABAT. 70 dira jada ekainaren 24an Melillako hesia igarotzeko ahaleginean desagertutakoak, Giza Eskubideen Marokoko Erakundeak jakinarazi duenez. Horietatik hamar hildako gisa identifikatu ditu GKE gobernuz kanpoko erakunde horrek.

1.500 bat immigrante saiatu ziren Melillako muga zeharkatzen; 37 hil ziren, eta 500 inguruk lortu zuten muga pasatzea. Gehienak, ordea, Marokora bueltatu zituen Espainiako Poliziak orduan bertan, legez kanpo.

Melillan lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeek Espainiako eta Marokoko gobernuei gertatutakoa ez ikertzea leporatu diete askotan, eta Europako Parlamentuak ere Espainiako Barne Ministro Grande-Marlaskari eskatu diobertan gertatutakoaren inguruko azalpenak emateko. Aurreko astean zenbait hedabidek kaleratu zutenez, «ez du argitu» parlamentura joango den.

Bestalde, hesia igarotzea lortu ez zuten migratzaileetatik 75 epaitu dituzte Marokon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.