Mediterraneoan 1.800 migratzaile hil edo desagertu dira aurten

Igor Susaeta.
2023ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Gutxienez 1.800 migratzaile hil edo desagertu dira aurten Mediterraneo itsasoan, Europara Afrika iparraldetik edo Ekialde Hurbiletik iristeko ahaleginean. Hori jakinarazi zuen atzo IOM Nazioarteko Migrazio Erakundeak. NBE Nazio Batuen Erakundearen agentzia horrek ohartarazi zuen, bide batez, balitekeela kopuru horrek azkar egitea gora, zeharkaldiak ugaritu egiten baitira udako hiletan.

Erdiko ibilbidetzat hartzen da Afrika eta Italia edo Malta artekoa, eta horretan hil edo desagertu dira pertsona gehien: 1.064.Ekialdeko ibilbideak Grezia eta Turkia izaten ditu helburu, eta horretan 644 biktima zenbatu dituzte urteko lehen sei hilabeteetan. Mendebaldekoan, Espainiarakoan, 99 migratzaile hil edo desagertu dira.

Urteko lehen sei hilabeteetako datuak aintzat hartuta, estatistikak daudenetik inoiz baino biktima gehiago izan daitezke aurten Mediterraneoan. IOMen arabera, iaz 2.406 izan ziren; 2021ean, 2.062; eta 2020an, 1.449.

Horrekin lotuta, Greziako kostaldean zazpiehun bat migratzaile zeramatzan itsasontzi baten hondoratzeari buruzko txosten bat egingo du Frontexek, Mugak eta Kostaldea Zaintzeko Europako Agentziak. Joan den astean hondoratu zen: 78 gorpu topatu dituzte, eta 500 migratzaile inguru desagertu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.